XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Badakit non dagoen panda gordelekua! Lara-lara, lara-larai!- hasi zen kanta-kantari basahuntza.
Oso harro dago bere aurkikundeaz eta berehala jakinerazi nahi dio Yack, bere adiskideari.
Salto batez hiru arroka gainditzen ditu; gero, belarriak tente-tente eta begiak diz-diz belar luzeetarantz jotzen du alaiki.